Deialdiak
Deialdiak
Atal honetan aurkituko dituzu Etxepare Euskal Institutuak antolatzen dituen deialdi guztiak, gaia eta egoeraren arabera sailkatuta.

Euskara. Kultura. Mundura.
Harpidetu gure alerta profesionalen zerbitzura eta jaso jakinarazpenak zure intereseko deialdiak irekitzen ditugunean.
Deialdiak
-
Mugikortasuna
Euskal sortzaileen mugikortasunerako dirulaguntzak funtsezko tresna dira atzerrian gure kultur eta sormen sektorearen posizionamendua indartu, bere presentzia eta ikusgarritasuna sendotu, eta nazioarteko kultur eragileekin saretze lana bultzatzeko.
-
Itzulpena
Euskal literatura-sorkuntza nazioartean zabaltzen laguntzeko zubi dira itzulpenak. Alde batetik, literatura-lanak eta laginak beste hizkuntzetara itzultzeko dirulaguntzak ematen ditugu. Bestetik, Etxepare – LABORAL Kutxa Itzulpen Sariaren bidez itzulpengintzaren balioa aitortzen dugu.
-
Unibertsitate Programa
Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kulturaren irakaskuntza sustatzen du nazioarteko unibertsitate eta goi mailako zentroetan. Urtero irakasleak hautatzeko deialdiak antolatzen ditugu, unibertsitateekin lankidetzan, euskal ikasketen irakaskuntzari jarraipena emateko.
-
Euskara Munduan
Euskara eremu akademikotik kanpo ere ikasteko aukerak sustatzea garrantzitsua da Etxepare Euskal Institutuarentzat. Horretarako, mundu osoko euskal etxeetan ematen diren euskara eskolak diruz laguntzen ditugu.
-
2025-04-29
Nagore Legarreta izango da 2025ean EAS/EZE egonaldian parte hartuko duen artista
Bitamine Faktoriak hautatu du 2025ean EAS-EZE programan parte hartuko duen artista.
-
2025-04-08
FED25-en parte hartzeko deialdia zabalik
Etxepare Euskal Institutuarekin garatutako lankidetzari esker, euskarazko editore batek Buenos Airesen egiten den Editore Azokara joateko aukera izango du.
-
2025-04-07
Suns Europe 2025 jaialdian parte hartzeko deialdia irekita
2025 abenduan Suns Europe jaialdia egingo da Italiako Udine hirian eta Friuli eskualdeko beste zenbait tokitan, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.