Adi!
Atal honetan kultur sektoreei zuzendutako albiste profesionalak eta albiste akademikoak aurkituko dituzu, besteak beste.
Euskara. Kultura. Mundura.
Harpidetu gure alerta profesionalen zerbitzura eta jaso jakinarazpenak zure intereseko deialdiak irekitzen ditugunean.
-
2020-07-27
Gaur argitaratu da AIR WRO egonaldi artistikoaren deialdia
Poloniako Wroclaw hirian egonaldia egiteko artista bat hautatzea helburu duen Artist In Residence Wroclaw egitasmoaren 2020ko edizioak gaur ikusi du argia. Eskaerak egiteko epea uztailaren 27tik irailaren 1era bitarte egongo da zabalik.
-
2020-07-22
Basque Music at BIME 2020: Euskal taldeentzako deialdia zabalik da
Nazioarteko eta Estatuko sustatzaileen aurrean jo nahi duzu?
Basque Music ekimenak, BIMErekin elkarlanean, deialdia egin du euskal talde eta bakarlarientzat, BIME PRO topaketaren aurtengo edizioan parte har dezaten. Bilbon izango da, urriaren 26tik 29ra.
-
2020-07-01
72 film labur izango dira hautagai Kimuak 2020 aukeraketarako
Pasa den asteartean, ekainaren 30a, itxi zen Kimuak programaren 2020ko ediziora film laburrak aurkezteko epea. 72 izan dira izena eman duten lanak.
-
2020-06-25
Jon Bilbao Katedrarako ikerlaria hautatu dute
AEBetako Reno hirian kokatua dagoen University of Nevada, Renoko Center For Basque Studies egoitzan egin ohi den ikerketa egonaldiak, badu ikerlaria aurtengo ediziorako. Asier Barandiaranek aurkeztutako ikerketa proiektua izan da hautatua.
-
2020-06-05
ZUZENKETA literatura itzulpenetararako dirulaguntzetan
Ekainaren 4an argitaratu zen EHAAn euskal literatura-lanen itzulpenak sustatzeko Etxepare Euskal Institutuaren deialdia.
-
2020-06-04
Lau dirulaguntza deialdi ireki ditu Etxepare Euskal Institutuak gaur
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Etxepare Euskal Institutuaren lau dirulaguntza deialdi argitaratu ditu gaur, eta eskaerak egiteko epea bihartik aurrera egongo da zabalik.
-
2020-06-02
Monkey Week musikaren azoka profesionalean parte hartzeko deialdia
Euskal Herriko Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapena) osatutako Basque Music plataformak antolatu dute.
-
2020-06-01
Etxepare-LABORAL Kutxa Itzulpengintza Sariaren deialdia ireki da
Etxepare Euskal Institutuak eta LABORAL Kutxak elkarlanean sortutako itzulpengintza sariaren deialdia gaur ireki da, eta hautagaiak aurkezteko epea ekainaren 26ra bitarte egongo da zabalik.
-
2020-06-01
Liverpoolgo Unibertsitateko Euskal Ikasketen ikerketa bekan izena emateko epea luzatu dute
Etxepare Euskal Institutuak bertan duen Manuel Irujo Katedraren bitartez, Liverpoolgo Unibertsitateak Manuel Irujo Scholarship in Basque Studies izeneko beka eskaintzen du 2019az geroztik.
-
2020-05-29
Hiru unibertsitatetan irakurle izateko deialdiak zabalik
Konstantzako Unibertsitatean (Alemania), Moskuko Lomonosov Unibertsitatean (Errusia) eta Pauko Université de Pau et des pays de l’Adour Unibertsitatean (Frantzia).
-
2020-05-15
Hauxe izango da udako formakuntza ikastaroaren egitaraua
Etxepare Euskal Institutuak EHUrekin batera udaran egin ohi duen ‘Bikaintasuna euskal ikasketetan’ ikastaroaren X edizioak jada badu egitaraua, eta izena emateko epea zabalik.
-
2020-05-08
Hiru unibertsitatetarako irakurletza deialdiak irekiko dira aurki
Euskara eta euskal kultur irakurle berriak hautatzeko deialdiak maiatzaren 25ean irekiko dira.